argia.eus
INPRIMATU
Esklaboen matxinada hasi zen AEBetako Louisianan

AEBetan Louisianako Alemaniar kostako esklaboen matxinada gertatu zen. Esklabo talde bat New Orleanserantz abiatu zen bidean plantazioak eta azukre fabrikak errez. 500 bat laguneko taldea osatzera iritsi ziren.

Soldadu eta miliziek gogor zapaldu zuten matxinada, 95 inguru pertsona hil eta gainontzekoak era basatian zigortu zituzten.