argia.eus
INPRIMATU
AEBetan Emakumeen Sufragioaren Aldeko Nazioarteko Aliantza sortu zuten

AEBetan Emakumeen Sufragioaren Aldeko Nazioarteko Aliantza sortu zuten Washingtonen. Bederatzi herrialdetako ordezkariak batu ziren eta emakumearen boto eskubidearen alde borrokatzeko nazioarte mailan antolatzea erabaki zuten. Hau, ordea, behin-behinekoa zen. Aliantzaren parte izan nahi zuen elkarte orok, oinarriei buruzko erabakian parte hartu ahal izateko bigarren bilera deitu zuten. Bigarren bilera hori Berlinen egin zen zuten bi urtera, 1904an, behin betiko Aliantza osatuz.