argia.eus
INPRIMATU
AEBetan ehunka Sioux oglala herritarrek eta AIM mugimenduak Wounded Knee-ren okupazioa hasi zuten

AEBetan ehunka Sioux oglala herritarrek eta AIM mugimenduaren jarraitzaileek Wounded Knee eremuaren okupazioa hasi zuten. XX. mendean amerindiarrek egindako erresistentzia ekintzarik garrantzitsuena izan zen. Okupazioak 71 egun iraun zituen, eta eskakizunen artean Richard Wilson Siouxen presidentea kargutik kentzea zegoen, kontseilu tribaleko kideek ustelkeria eta oposizioko kideak hiltzea egotzita. Poliziak eremua inguratu zuen, eta atxiloketekin hasi zirenenan, istiluak hasi ziren. Bi sioux herritar hil zituen poliziak.