argia.eus
INPRIMATU
800 lagun atxilotu zituen Poliziak AEBetan, literatura politikoa banatzeagatik zigortutakoei elkartasun protestan

AEBetan Berkeleyko Adierazpen Askatasunerako Mugimenduak deituta, unibertsitateko plazan protesta egin zuten milaka ikaslek, literatura politikoa banatzeagatik zigortutako lau ikasleri babesa adierazteko. Poliziak 800 lagun atxilotu zituen, eta ondorioz protestak areagotu egin ziren.