argia.eus
INPRIMATU
Pantera Beltzetako kide Assata Shakurrek espetxetik ihes egin zuen AEBetan

AEBetan Assata Shakurrek espetxetik ihes egin zuen. Pantera Beltzen Alderdiko kide ohi eta Beltzen Askapenerako Armadako militantea zen. Hilketa bat egotzita zigortu zuten, frogarik gabe, eta espetxealdian torturatu egin zuten. Berak beti defendatu zuen errugabea zela. Ihes egin ostean Kubara joan zen, asilo politikoa onartu baitzioten.

"Espetxetik ihes egitea pauso bezala ikusten nuen, ez soilik errugabea nintzelako, baizik eta banekielako AEBetako sistema legal arrazistarekin ez nuela justiziarik izango", adierazi zuen gerora.

40 urte beranduago, 2013an, FBIk eta New Jerseyko estatuak 2 milioi dolarreko ordainsaria eskaini zuten Shakur harrapatzen zuenarentzat.