AEBetako Salem herriko bi neskato sorginduta zeudela iradoki zuen mediku batek, sarraski bati hasiera emanez. Ustea baliatuz, hainbat bizilagun beren etsaiak salatzen hasi ziren. Ehunka pertsona atxilotu zituzten beste pertsonen salaketetan bakarrik oinarrituta. Hemeretzi lagun urkatu zituzten, gehienak emakumeak.