argia.eus
INPRIMATU
AEBetako presidenteorde Nixonek Caracastik ihes egin behar izan zuen

AEBetako presidenteorde zen Richard Nixonek Caracastik ihes egin behar izan zuen. Ehunka lagunek bera zihoan autoari eraso egin zion Venezuelan, eta AEBen enbaxadara joan behar izan zen babestera. Hego Amerikan zehar egiten ari zen bidaian beren aurkako giroarekin egin zuen topo hainbat hiritan. AEBek Hego Amerikako hainbat diktadura babesteak areagotu egiten zituen arazo sozialak. “Beren burua gobernatzea ez da espainiarren ondorengoek daukaten gaitasuna”, esan izan zuen Nixonek.