argia.eus
INPRIMATU
165 langile atxilotu zituzten AEBetan I. Mundu Gerrarako errekrutamendua oztopatzea egotzita

AEBetako Poliziak IWW sindikatuko 165 langile atxilotu zituen. Onartu berria zen Espioitzaren Legean oinarrituta, Lehen Mundu Gerrarako errekrutamendua oztopatzea leporatu zieten, gudari aurkakotasuna adierazteagatik. Garai haietan langile mugimenduak indar handia zuen eta haren aurkako kanpaina hasi zuen gobernuak.