argia.eus
INPRIMATU
AEBetako Orangeburg hirian poliziak sarraskia eragin zuen, Hego Carolinan

AEBetako Orangeburg hirian poliziak sarraskia eragin zuen, Hego Carolinan. Arraza segregazioaren aurka protestan ari ziren 200 bat laguni eraso egin zioten tiroka. Istiluak bolatoki batean afro-amerikarrei sarrera debekatzen zietelako hasi ziren. Poliziak tiroka 27 zauritu eta hiru hildako eragin zituen, argazkian ikusgai.