argia.eus
INPRIMATU
AEBetako Newark hiriko arraza-istiluak hasi ziren

AEBetako Newark hiriko arraza-istiluak hasi ziren. Poliziak taxi gidari beltz bat atxilotu eta gogor kolpatu ostean, manifestazio batek hasieran eman zien istiluei. Bost egunez luzatu zen gatazkan 26 lagun hil eta ehunka zauritu ziren. Uda hartan antzeko ehunka istilu lehertu ziren AEBetako leku askotan.