AEBetako Montgomery hiriko beltzek autobusen aurkako boikota hasi zuten. Lau egun lehenago Rosa Parks autobuseko zurien eserlekuetan eseri eta altxatzeari uko egiteagatik atxilotu zuten. Garraio publikoko arraza-segregazio politiken aurkako kanpaina luzea izan zen eta urtebete beranduago lege hori ezabatzea lortu zuten.