argia.eus
INPRIMATU
AEBetako Kongresuak Ipar Vietnamen aurka armada erabiltzea onartu zuen

AEBetako Kongresuak Ipar Vietnamen aurka armada erabiltzea onartu zuen. Erabaki hori justifikatzeko, presidenteak informazio faltsua baliatu zuen, egun batzuk lehenago Ipar Vietnamgo itsas armadak beren Maddox gerraontziari eraso egin ziola esanez. Eraso hori, ordea, ez zen gertatu, AEBetako soldaduek asmatu zutela frogatu zen gerora eta Ipar Vietnamen aurka egiteko aitzakia bezala baliatu zuten.