argia.eus
INPRIMATU
AEBek bonba atomikoa jaurti zuen Japoniako Hiroshiman

AEBek bonba nuklearra jaurti zuen Japoniako Hiroshima hiriaren erdialdean. 140.000 pertsona baino gehiago hil zituzten.

Bonba Shima Klinikaren gainean lehertu zen eta 250 hektarea baino gehiago suntsitu eta 1.000 hektarea erre zituen. 70.000 pertsona momentuan bertan hil ziren eta 70.000 larri zauritu zituen. Bonbardaketak hiriko mediku guztien %90 hil eta hiriaren %70 suntsitu zuen. Bizirik atera zirenek, esan zuten zaurituek "egur-ikatzezko pieza biziak" ziruditela, eta azala erortzen zitzaien bitartean noraezean zebiltzala, kolapsatu eta hil arte.

Bizirik atera zirenetako asko erradiazio bidez pozoituta geratu ziren, eta asko sufrimendu handiarekin hilko ziren gerora. 20 urte zituen eta bizirik atera zen Akiko Takakurak, honela deskribatu zuen bonbardaketa: "Asko berehala hil ziren. Gorpu hilen hatz puntek su hartzen zuten, eta sua pixkana joaten zen eskutik gorputz osora zabaltzen".

Bizirik atera zen Miyoko Watanabek nabarmendu zuen pertsona asko hil zirela bonbardaketaren ondorengo urteetan, erradiazioarekiko esposizioaren ondorioz. Bonba nuklearra bota zutela eta Hiroshima suntsitu zutela jakin zuenean, AEBetako presidente Trumanek ondorengoa esan zuen: "Hau da historiako gauzarik handiena!".

Bonbardaketa defentsa helburuekin egin zela esan izan dute AEBek, baina frogek erakutsi dute ordurako bazekitela Japonia amore ematear zegoela. Horrez gain, AEBetako hainbat ofizial militarrek diote ez zela beharrezkoa bonba botatzea Japonia garaitzeko. AEBek Sobietar Batasunari bidali nahi izan zioten mehatxu mezua.

Baina hondamendi nuklear bakarra ez zen nahikoa izan: hiru egun geroago, AEBek Nagasaki bonbardatu zuten abuztuaren 9an. Guztira AEBek 250.000 pertsona baino gehiago hil zituzten bonba nuklear horiek erabilita. Bigarren Mundu Gerran Ozeani Barean hildako soldadu estatubatuarren kopuruaren bikoitza baino gehiago da hori.

AEBak dira zibilen aurka sekula bonba nuklearra bota duten munduko herrialde bakarra.