argia.eus
INPRIMATU
AEBen proba nuklearrak 23 marinel japoniar harrapatu zituen Bikini atoloian

AEBen proba nuklearrak 23 marinel japoniar harrapatu zituen Bikini atoloian. Fukuryu Maru arrantzontzian (Zorioneko Dragoia euskaraz) zeuden pertsona hauek hauts erradioaktiboz kutsatu zituztenean. Militar amerikarrek ez zioten abisurik pasa markatutako segurtasun-esparrutik 40 milia urrunago zegoen arrantzontziari, ez eta 100 miliara zeuden Rongelap uharteko biztanleei eta hamabost megatoiko Bravo lehergaia zartarazi zuten.

Espero baina handiagoa izan zen leherketa eta haizearen norabidea aldatu egin zen. Animaliei ere eragin zien erradioaktibitateak, eta 500 tona arrain erre behar izan zituzten hurrengo hilabeteetan. 23 marinelak Japoniara itzuli eta gutxira hil ziren. Hiroshima eta Nagasaki presente zituen Japonian izugarrizko astinaldia eragin zuen.

Pello Zubiria, Zorioneko Dragoia akabatu zuten Bikiniko bonbaz (ARGIA, 2005eko apirilak 10).