AEBekin harreman estua zuen Vilbrum Guillaume San presidentea hil zuten Haitin matxinada batean. Herritarren aurkako merkataritza harremanen aurka altxa ziren. Politikoki oso ezegonkorra den herrialdean, bere gorpua kaleetan barrena txikitu zuten, eta ondoren, AEBek herrialdea militarki okupatu zuten 1934ra arte iraungo zuen erregimen ankerra inposatzeko.