AEBek Panama inbaditu zuten. 26.000 soldadu eta marinerekin, Vietnam osteko operaziorik handienean Noriega diktadorea atxilotu, Miamira eraman, epaitu eta 40 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Horrela isilarazi zuten lekuko deserosoa, denbora baitzeraman publikoki esaten “hitz egingo zuela”. Operazioan 4.000 zibil hil zituzten gutxienez; Gurutze Gorriak “sarraskia” aipatu zuen. AEBek Guillermo Endara jarri zuten presidente karguan.