argia.eus
INPRIMATU
Adulterio zigorra indargabetu zuten Hego Euskal Herrian

Adulterio zigorra indargabetu zen Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan. Ordura arte, ezkondutako emakume batek beste gizonen batekin sexu harremanak bazituen, emakumea zigortzen zuten sei urtera arteko kartzela zigorrarekin.

Gizonarentzat delitua zen ezkondutako emakume batekin oheratzea, jakinaren gainean egonda hau ezkonduta zegoela. Ezkondutako gizon bat beste emakume batekin oheratuz gero ohaidetza delitua egiten zuen, eta emakumearen kasuan ez bezala, hemen emakumea ere zigortzen zen.

Amparo Rubiales, Una mujer de mujeres (Aguilar)