argia.eus
INPRIMATU
Hitlerren gobernuak desgaitasun larriren bat zuten haur jaioberriak hiltzeko programa abiatu zuen

Adolf Hitlerren gobernuak desgaitasun larriren bat zuten haur jaioberriak hiltzeko programa abiatu zuen. Dekretu bidez, osasun arloko profesionalak behartu zituzten hiru urte baino gutxiagoko gaixotasun fisiko zein mentalak zituzten haurren berri ematera. Adin guztietako milaka pertsona hil zituzten instituzio psikiatrikoetan eraikitako gas ganberetan, “arrazaren purutasuna” mantentzeko asmoz.