argia.eus
INPRIMATU
Adela Ibabe jaio zen Aramaion, Arrasateko ikastolaren sortzailea

Adela Ibabe jaio zen Aramaion. Bi lagunekin batera, Arrasateko San Frantzisko Xabier ikastola sortu zuen 1968an. 1972an, ikastolan sortutako liskarren ondorioz kaleratu zuten beste zenbait kiderekin batera. Hurrengo urtean hil zen, abortu klandestino baten ondorioz 29 urterekin.

Oskorrik hari buruzko Adela abestia kaleratu zuen 1979an, Gabriel Arestiren hitzekin.

 

Goio Arana, Adela, geurea (Sustatu)