argia.eus
INPRIMATU
Abiazio frankistak Bilbo bonbardatu zuen

Abiazio frankistak Bilbo bonbardatu zuen. Sei aparatuk birritan jaurti zituzten bonbak herritarren gainera. Bezperan ere airez eraso egin zioten hiriari, eta bi egunetako erasoek 96 hildako eta 650 zauritu eragin zituzten. 1936ko irailean bonbardatu zuten Bilbo lehenengoz eta gerra osoan 40 bider izan zen hala erasotua.

Xabier Irujo, Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936-1937) (Gogora, Memoriak bilduma).