argia.eus
INPRIMATU
77 preso palestinarrek Shattako espetxetik ihes egitea lortu zuten

77 preso palestinarrek Shattako espetxetik ihes egitea lortu zuten. 190 preso palestinarrek hartu zuten parte matxinadan, kartzelaren kontrola hartzeko. Guardia bat garaitu eta telefono linea eta elektrizitatea eten ostean kartzelako ate nagusitik egin zuten ihes. Muhammad Othman egipziarra izan zen Palestinako historiako espetxe ihes handienaren ideologoa. Guardiekin zein ihesaldia eragotzi nahi zuten beste presoekin borrokaldiak izan zituzten. Ihesean ziren hamahiru preso eta bi guardia hil ziren.

Awad Rajoub, Most prominent Palestinian prison break operations (Anadolu Ajansi, 2021eko irailak 7).