Zazpi orduko lan jardunaldia ezarri zen Sobietar Batasunean. Bost Urteko lehen planaren barruan hartutako neurria izan zen. 1936ko Konstituzioan, neurri horrekin batera beste hainbat eskubide onartu zituzten langileentzat: ordaindutako oporrak eta osasun zentro, atseden-etxe eta klubak.
Errusiako iraultzaren aurretik, langileek astean sei egunez egiten zuten lan 10-12 orduz. Iraultzaren ostean lan jarduna astean sei egunez egunean 8 ordura jaistea lortu zuten. Gaurko egunez, zazpi ordura jaitsi zuten, sei egunez astean.