argia.eus
INPRIMATU
35.000 langilek Parisko Renault lantegia okupatu zuten

35.000 langilek Parisko Renault lantegia okupatu zuten. Greba batzordeak osatu zituzten haien segurtasuna bermatu eta hornidurak lortzeko. Egun batzuk lehenago hasitako mugimendua lehertu egin zen, eta egun gutxian beste bi milioi langile mobilizatu ziren 12.000 lantegitan grebak eta okupazioak eginez.