argia.eus
INPRIMATU
30 ekintzailek Espainiako enbaxada okupatu zuten Guatemalan, diktaduraren gehiegikeriak salatzeko

30 ekintzailek Espainiako enbaxada okupatu zuten Guatemalan, Hego Amerikako herrialdeko diktaduraren gehiegikeriak salatu asmoz. Polizia eraikinean sartu zen eta gupidarik gabe sua botatzeko armekin eta fosforo zuriarekin egin zien eraso barnean zirenei. Ekintzaileak eta enbaxadako langileak hil zituzten erreta, 37 pertsona guztira.