argia.eus
INPRIMATU
25 milioi atera ziren kalera 100 herrialde baino gehiagotan, Iraken inbasioaren aurka

25 milioi atera ziren kalera 100 herrialde baino gehiagotan, Iraken inbasioaren aurka. Munduko Foro Sozialak bultzatuta, milaka eragile koordinatu ziren mundu mailan AEBen eta bere aliatuen aurka. Handik hilabete pasatxora hasiko zen erasoa, aitzakia hartuta Irakek "suntsipen handiko armak" zituela. Gezurra zen, gero frogatu zenez. Gerraren negozioarekin, petrolioaren kontrolarekin eta Iraken berreraikitze fasearekin negozio handia egin zuten gutxi batzuek. Milioi bat hildakotik gora eta beste horrenbeste errefuxiatu eragin eta milaka pertsona torturatu zituzten hainbat herrialderen babesarekin, tartean PPko Aznarren Espainiako Estatua.

Ignacio Ramonet, Irak: Historia de un desastre (Debate).