argia.eus
INPRIMATU
225 preso askatu zituen Peruko Sendero Luminoso gerrillak

225 preso askatu zituen Peruko Sendero Luminoso gerrillak. Asaltoz hartu eta egun batzuk lehenago huts egin zuen kartzelako altxamenduaren ondoren, gerrillak plan berri bat ondu zuen diktaduraren aurka borrokan ari ziren bere presoak atera ahal izateko. Lehergailuz Ayacuchoko espetxeko atea zartarazi eta erasoa jo zuten. 70 preso politiko inguru askatu zituzten, eta ehundik gora preso sozialek ere ihes egiteko baliatu zuten. Bi guardia eta hamar gerrillari hil ziren erasoan.

Wikipedia - Asalto a la cárcel de Ayacucho.