argia.eus
INPRIMATU
20.000 emakume hegoafrikar kalera atera ziren Pretorian, apartheid legeen aurka

20.000 emakume hegoafrikar kalera atera ziren Pretorian, apartheid legeen aurka. Apartheidaren bitartez, zuriak ez ziren biztanleen eskubideak guztiz murriztu zituen gobernu arrazistak. Protesta honi desobedientzia zibileko ekimen andanak eman zion jarraipena herrialde osoan, eta horregatik, egun hau Emakumeen Eguna izendatu zuten Hegoafrikan.