argia.eus
INPRIMATU
200 abeltzain aborigenek greba hasi zuten Australiako Wave Hill abeltzaintza granjan

200 abeltzain aborigenek greba hasi zuten Australiako Wave Hill abeltzaintza granjan. Langile zuriei ordaintzen zieten soldata berdina eskatuz Victoria ibaiaren ertzean kanpaldia abiatu zuten. Laster, protesta lurraren aldeko aldarri bilakatu zen, eta Aborigenen Lurrerako Eskubideen Legea onartzeko bidea erraztu zuen.