argia.eus
INPRIMATU
1984 eleberria argitaratu zuen George Orwellek

1984 eleberria argitaratu zuen George Orwellek. Eleberri distopiko horretan, Anaia Nagusiak dena kontrolpean duen gizarte autoritarioa deskribatzen du. SESBko erregimen estalinistaren kritikatzat hartu izan da, Orwell troskista baitzen. Halere, bere azalpenetan, totalitarismoaren inplikazio intelektualak parodiatzen zituela adierazi zuen Orwellek. Idazlea 1950 hasieran hil zen, eleberriaren arrakasta bizi gabe.

Thierry Discepolo, El arte de desvirtuar a George Orwell (Le Monde Diplomatique en español, 2019ko uztaila).