argia.eus
INPRIMATU
160 nortasun-agiri frantziar eta espainiar entregatu zituzten Bruselan

160 nortasun-agiri frantziar eta espainiar entregatu zituzten Bruselan. Autodeterminazioaren Biltzarrak (ABK) eta Desobedientzialariak taldeen ekimena izan zen. Euskal naziotasuna aldarrikatu nahi izan zuten ekintza horren bidez, eta Europako 23 talde abertzale eta erregionalista biltzen dituen Europako Aliantza Libreko presidente Nelly Maesekin eta Berdeetako Bart Staes eurodiputatuekin bildu ziren. Eskubide zapalketa salatzeko egiten zuten ekintza baketsu horren ondorio penalak onartzen zituztela esan zuten.

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).