argia.eus
INPRIMATU
16 urteko Rita Lloyd neskato beltza hil zuen New Yorkeko Poliziak

16 urteko Rita Lloyd neskato beltza hil zuen New Yorkeko Poliziak. Lagun batekin zegoen poliziak geratu zituenean. Robert Milano agentearen arabera, neskatoek arma batekin apuntatu zuten eta era defentsiboan egin zuen tiro. Lekukoek ukatu egin zuten halakorik, ez zuten inor auzipetu ordea hilketagatik. New York Times egunkariak horrela eman zuen albitsea: ‘Defensive’ Police Shots Kill a Girl, 16 (Poliziaren tiro "defentsiboek" 16 urteko neska hil dute).

1971 eta 1973 artean, 1.000 pertsona beltz inguru hil zituen AEBetako Poliziak

Akinyele Omowale Umoja, Repression Breeds Resistance: The Black Liberation Army and the Radical Legacy of the Black Panther Party (New Political Science, 21. Bolumena 2. zkia., 1999ko ekaina).