argia.eus
INPRIMATU
100.000 lagun bildu ziren zentral nuklear baten eraikuntza lanak gelditzeko eskatzeko, Alemaniako Bonnen

100.000 lagun bildu ziren zentral nuklear baten eraikuntza lanak gelditzeko eskatzeko, Alemaniako Bonnen. Hainbat protestaldiren ostean, 1977an erreaktorearen eraikuntza lanak gelditu egin ziren, baina agintariek 1981ean berrartu nahi zituzten. Milaka lagun bildu ziren hori eragozteko eta 10.000 poliziari aurka egin zieten. Istilu erraldoiak izan ziren. Nuklearren aurkako mugimendua pil-pilean zegoen Europako leku askotan. Azkenean, 1986ko urrian, Txernobileko istripua jazo eta gutxira, Brokdorfeko erreaktorea martxan jarri zuten.

Environmental Justice Atlas: Brokdorf Germany