Bartzelonako Auzitegiak kondena partzialarekin zigortu ditu Jesus Antonio Zoyo Rodriguez eta David Villares Yelmo poliziak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Can ViesCrowdfunding finantzaketa kolektiboko kanpaina baten bidez Bartzelonako Can Vies zentro soziala berreraikitzeko eta protestetan atxilotutakoen tasa judizialak ordaintzeko dirua lortu du Can Vies viu! kolektiboak. 70.000 eurokoa zen finkatutako kopurua eta astearte arratsaldean... [+]
Esquadra Mossoek sei lagun atxilotu dituzte ostegunean Bartzelonan, Can Vies zentro autogestionatua hustu eta botatzen hasi osteko liskarretan parte hartu zutelakoan. Maiatzean hustu zuten Sants auzoko eraikina.
Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek Katalunia independentea balitz, nazioarteko segurtasun-agentzien “aterki babesletik” at geratuko litzatekeela adierazi du. Eta ondorioz, terrorismo eta krimen antolatuaren bazka izatera igaroko litzatekeela.
Bartzelonako Udalaren aginduz, eraikinaren jabe TMB garraio enpresa publikoaren konplizitatearekin, Can Vies eraikin autogestionatua hustu eta eraitsi zuten maiatzaren 26an. Horren aurrean Sants auzoko ehunka lagunek berreraikitze lanak abiatu zituzten, eta orain lan horrek... [+]
Ekainaren 13an 21:00etan Groseko Kortxoenea gaztetxean Bartzelonako zentro sozialari elkartasuna adierazteko kontzertua antolatu dute.
Frente X España eskuin muturreko taldeak manifestazioa deitu du ekainaren 21ean 19:00etan Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro soziala hustu ondoren izan diren istiluen erantzun gisa deitu dute mobilizazioa.
Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro sozialaren eraistea hasi zuten duela bi aste, eta inork ez daki oraindik zein izango den gatazkaren konponbidea. Udalak eraikineko kideei eskaintza berriak egin dizkie, zentro soziala botatzea negoziaezina dela dioen arren.
Can Vies berreraikitzeko lanetan hasiak dira dagoeneko Bartzelonan, eta asteazkenetik larunbatera bitarteko deialdiak zabaldu dituzte. Horrekin batera, aurreko egunetan Sants auzoan modu bateko edo besteko laguntza eskaini duen orori eskerrak eman eta proiektu berrian parte... [+]
Istilu larrien ondoren Bartzelonako Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuari eman zion su-etena bukatu da. Joan den astean Xavier Trias hiriko alkatea negoziatzeko prest agertu zen, baina elkarrizketak etengo dituztela iragarri dute asteburuan.
Bartzelonako kaleetan aste osoan egindako protestek eragina izan dute eta Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuaren eraisketa gelditu du. Auzotarrek, euren kabuz, eraikinaren berreraikuntzari ekin diote.