Santa Kruz apaizak ihes egin zuen preso zuten Aramaioko udaletxetik. Hamaika orduz egon zen ezkutatuta ibaian sartuta, kanabera baten bidez arnasa hartuz. Aramaioar batek lagundu zion handik ezkutuan ateratzen, eta Anbotoko baserri batean hartu zuen babes. Bere gerrilla taldea Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan aritu zen borrokan euskal foruen alde, eta Santa Kruz berehala karlismoaren buruzagi agerikoenetako bat bihurtu zen. Mikeleteak etengabe segika zituela, zutabe liberalen aurkako segada ugari egiteaz arduratu zen. Ospetsu egin zen batez ere bere ausardia eta balentriengatik, baina baita ankerkeriagatik ere eta bere izenak lilura baino gehiago izua sorrarazten zuen.
Iturria: Nikolas Ormaetxea “Orixe”, Santa Kruz apaiza (Gero).