argia.eus
INPRIMATU
Martin Urtsua Arizmendi hil zen, konkistatzaile eta kolonizatzaile nafarra

Martin Urtsua Arizmendi hil zen, konkistatzaile eta kolonizatzaile nafarra. Arizkundarra sortzez, Yucatango probintziara bidali zuten, eta bertako gobernadore izendaturik, handik hasi zen Guatemalarainoko lurrak konkistatzen. Bertako biztanleak mendean hartu eta bortxaz kristautasunera bihurtzen saiatu zen. Espainiaren menpe zen Filipinetara bidali zuten gero, eta hango gobernadore, kapitain jeneral eta Errege Auzitegiaren presidente izendatuta, konkista eta kristautze prozesu bortitzak jarraitu zituen. Manilan hil zen eta han dago ehortzia.

Iturria: G. Bleiberg (zuz.), Diccionario de Historia de EspaƱa, III. liburukia (Alianza editorial).