Louise Michel hil zen Marseillan, bizitza osoa zapalduen alde aritu ostean. Irakasle, idazle eta iraultzaile frantziarra izan zen. 1871ko Parisko Komunan izan zuen parte hartze eta rol protagonistagatik da ezagun batez ere, eta figura anarkista esanguratsua da.
Louise Michel, erbesteko gutunak Victor Hugori liburuan (Katakrak) jasotzen den gisan, Komunako altxamenduaren zilegitasuna aldeztu zuen beti. Ez zuen inoiz onartu epaitzen zuten epaitegien eta epaileen zilegitasuna. Sekulan ez zuen errukirik edo onurarik eskatu. Frantziako espetxeetan hiru bat urte igaro ondoren Kaledonia Berrira erbesteratu zuten beste hainbat Komunakiderekin batera. Hamar urte bizi izan zen oraindik ere Frantziaren kolonia diren uharteetan.
Egun ere haien askatasunaren alde borrokatzen diharduten kanakekin bat egin zuen. Haien mintzaira ikasi ondoren, eskola bat zabaldu zuen hango haurrak euren hizkuntzan ikas zezaten. Kaledonia Berrikoak Frantziako Gobernuaren aurka oldartu zirenean, bera izan zen kanaken alde egin zuen frantses iraultzaile bakarra.
Frantziara itzultzean ideia anarkisten defentsan hizlari aritu zen. Bere hiletan 120.000 lagun bildu ziren azken agurra ematera.
Louise Michel, Erbesteko gutunak Victor Hugori (Katakrak).