Langileen manifestazioak zapaldu zituen Espainiako Poliziak Bilbon, Donostian eta Portugaleten. Donostiakoan, ELA, CNT eta UGTk osatutako Aliantza Sindikalak eta ETAk Boulevardean egin zuten hitzordua, baina poliziak bertan bildutako 6.000 lagunen aurka egin zuen, sindikatu frankistako kideen laguntzaz. Bilbon poliziak gogor jo zuen 30.000 manifestarien aurka, eta Portugaleten ere istilu handiak izan ziren polizia eta manifestarien artean.
Iturria: Zutik (1965eko maiatza).