argia.eus
INPRIMATU
Jesus Mari Garcia Ripalda hil zuen kalez jantzitako polizia batek Donostian

Jesus Mari Garcia Ripalda hil zuen kalez jantzitako polizia batek Donostian. Jose Antonio Garmendia eta Anjel Otaegi etakideen aurkako heriotza zigorragatik protesta egiteko manifestazio batean tirokatu zuten. Garcia Ripalda EMKko kidea zen, eta bera bezala pankarta eusten ari ziren gazteen aurka oldartu zen kalez jantzitako polizia talde bat. Lurrera bota eta sabelean tirokatu zuten Garcia Ripalda. Poliziak bere bertsioa kaleratu zuen biktimaren irudia zikindu asmoz, erantzukizuna berari egotziz.

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).