argia.eus
INPRIMATU
Ixaka Lopez Mendizabal hil zen, idazle eta kultur eragile tolosarra

Ixaka Lopez Mendizabal hil zen, idazle eta kultur eragile tolosarra. 1918an Euskaltzaindia sortu zuen taldearen parte ere izan zen, nahiz eta gero ez zen erakundean sartu. Espainiako II. Errepublikaren garaian hainbat ikastola sortzeko lan egin zuen, baita haurrek ikasteko zenbait liburu ekoitzi ere; horien artean ezagunena Xabiertxo da, 1925ean argitaratua eta zabalkunde handia izan zuena. Euskaltzale sutsua, politikan ere aritu zen, EAJ alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko kide izateraino 1935ean.

Iturria: Xabier Telleria, Ixaka Lopez-Mendizabal (Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia).