Imanol Lertxundi Porru hil zen Ondarroan, Ertzaintzaren karga baten ondorioz bihotzekoak jota. Amnistiaren Aldeko Batzordeen mobilizazio deialdia iragartzen ari zen auto bat geldiarazi zuen Ertzaintzak, eta bizilagun multzo bat autoan zihoazen bi gazteak babestera gerturatu zen. Bertaratu zirenei astinaldia emanez erantzun zuten agenteek. Tentsioa, ondoren, polizia-etxera lekualdatu zen atxilotu zituzten gazteak babestera joan zen jendearen eta Ertzaintzaren artean, eta bertan eman zion bihotzekoak Lertxundiri.
Iturria: I. U., Atxiloketen aurka protestatzen zuen gizon bat hil da Ondarroan (Euskaldunon Egunkaria, 1995eko otsailak 10).