argia.eus
INPRIMATU
Nazientzat lan egindako 1.500 zientzialari eta ingeniari kontratatzeko operazioa onartu zuten AEBetan

Harry S. Truman AEBetako presidenteak Paperclip Operazioa onartu zuen. Nazientzat lan egin zuten 1.500 zientzialari, ingeniari eta teknikari alemaniar eta austriar eraman zituzten AEBetara lanera operazio haren barruan, gehienak suzirietan adituak. Inteligentzia zerbitzuek zientzialari haien historial nazi eta gerra krimenak zuritu zituzten. Gerra Hotzeko industria militarrean zein NASAren programa espazialean ekarpen handia egin zieten AEBei.

Brian E. Crim, Our Germans. Project Paperclip and the National Security State (Johns Hopkins University Press).