argia.eus
INPRIMATU
Greziak erreferendum bidez erabaki zuen ez onartzea Europar Batasuna, NDF eta Banku Zentralaren murrizketa planak

Greziak erreferendum bidez erabaki zuen Europar Batasunak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Banku Zentralak ezarritako murrizketa planak ez onartzea. Herrialdearen zorrei aurre egiteko, Troika-k erreskate planaren barnean zuen, besteren artean, herrialdeko enpresa publiko piloa pribatizatzea. Astebeteko epean, Syrizako gobernu ezkertiarrak erreferenduma deitu eta irabazi zuen: herritarren gehiengoak Oxi bozkatuta, ezezkoa eman zion austeritate planari. Europa osoko begiradak bertan jarriak zirela, Troika-ren mehatxuek ordea, herrialdea behartu zuten erreferendumean erabaki zenaren kontrako akordioa onartzera.

Philippe Lamberts, “La terapia de choque exige opacidad” (Le Monde Diplomatique en español, 2015eko urria).