argia.eus
INPRIMATU
GALek Xabier Galdeano hil zuen Donibane Lohizunen

GALek Xabier Galdeano hil zuen Donibane Lohizunen. Bilbotarra, Egin egunkariaren Ipar Euskal Herriko kontseilari eta delegatua zen. 1977an egunkaria ezker abertzalearen ildoan mantentzeko zein kapital zabalkunderako funtsak biltzen nabarmendu zen. Hainbat atxiloketaren ondoren, Donibane Lohizunera joan zen bizitzera emaztearekin, eta bere etxetik ENAMeko hainbat buruzagi pasa zen. Mertzenario talde bati egozten zaio hilketa, eta ez da inoiz inor epaitu ez zigortu hilketa harengatik.

Iturria: Euskaldunon Egunkaria, Kurdistango errebeldeak menperatu dituela esan du Irakeko gobernuak (Euskaldunon Egunkaria, 1991ko apirilak 2)