Eusko Gudarien batailoiak nazien aurka bataila hasi zuten Frantziako Point de Graven. Kepa Ordoki EAE-ANVko kidea buru zuen Gernika Batailoia Eusko Gudarostean frankisten aurka aritutako pertsonek osatzen zuten. Naziak garaitzea lortu zuten eta oldarraldian bost kide hil ziren. De Gaulle presidente frantziarrak ikurrinaren aurrean agur militarra egin zuen garaipenaren ostean, eta gerora zera esan zion Ordoki komandanteari: “Frantziak ez ditu sekula ahaztuko euskal herritarrek geure herria askatzeko egindako ahalegin eta sakrifizioak”. Hitzok, ordea, haizeak eraman zituen.
Iturria: Haritz Rodriguez, Euzkadiren askatasuna amets, nazien kontra borrokan (ARGIA, 2015eko apirilak 5).