argia.eus
INPRIMATU
Euskara baztertu zuen erregistro publikoetatik Espainiako Isabel II erreginak

Euskara baztertu zuen erregistro publikoetatik Espainiako Isabel II erreginak. Notariotza Lege euskarafoboaren 25. artikuluaren arabera, erregistro publiko guztiak –hala nola jaio, ezkondu eta heriotza aktak– gaztelaniaz idatzi behar ziren. Hala, hizkuntza ofizial bakartzat gaztelania jo zen, eta euskara bizitza publikotik kanporatzen jarraitu zuten legeen bidez.
Isabel II erregina 1833etik 1868ra egon zen agintean Espainian, lehen gerra karlistatik hasita. Hainbat izan ziren euskaldunen aurka hartu zituen erabakiak: foruen murrizketak eta aldaketak, administrazioan eta hezkuntzan gaztelania derrigorrezko hizkuntza bilakatzea, edo euskarazko prentsa eta argitalpenen zabalkundea oztopatzea zentsuraren eta legeen bidez, batzuk aipatzearren.

Joan Mari Torrealdai Nabea, Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Txertoa).