argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Poliziak Jose Mari Eskubi eta Julian Larunbe atxilotu zituen Beran

Espainiako Poliziak Jose Mari Eskubi eta Julian Larunbe atxilotu zituen Beran. ETAn integratu berri zen Iratxe erakunde nafarreko kideak ziren. Eskubiren atzetik zebilen Polizia, IruƱeko monumentu frankista bat lehertzea egotzita, eta Larunberen laguntzaz Ipar Euskal Herrira gurutzatu nahian zebilen. Eskubik gero kuarteletik ihes egin eta muga gurutzatzea lortuko zuen. Guardia Zibilak, baina, mendian bere bila zela, migrante portugaldar bat hilko zuen tiroz eta gosez hil zela esango zuten.

Mikel Bueno Urritzelki, Iratxe: la organizaciĆ³n
navarra antifranquista olvidada (1963-1965)

(Amnis, 2022ko irailak 30).