argia.eus
INPRIMATU
Erresuma Batuko meatzarien greba historikoa amaitu zen, langileen porrotarekin

Erresuma Batuko meatzarien greba historikoa amaitu zen, langileen porrotarekin. Meatzarien Batasun Nazionaleko 100.000 kidek urtebetez eutsi zioten grebari, beren familia eta elkartasun sareei esker, besteak beste. Margaret Thatcherren gobernu neoliberalak britainiar langile klasearen sektore militanteena zapaldu nahi izan zuen, baita lortu ere, era guztietako errepresioa eta gerra zikina erabilita. Thatcherren garaipenak lan antolamenduaren kontrola eta gizartearen berrantolaketa neoliberalari ateak parez pare zabaldu zizkion.

Iturria: Mark Metcalf, Martin Jenkinson eta Mark Harvey, The Miners’ Strike (Pen and Sword).