Errepublikaren aldeko hamahiru miliziano fusilatu zituzten Oiartzungo Pikoketan erreketeek. Posizio estrategikoa zen Pikoketa mendia armada frankista zelatatu eta jazartzeko, eta hura defendatzen ari ziren hamabost milizianoen aurka indar guztiekin jo zuten Beorlegiren tropa faxistek. Haietarik lau karabineroak ziren, beste zortzi komunistak eta bat EAJkoa. Atxilotu eta hil ondoren, Pikoketa baserri inguruko hobi-komun batean lurperatu zituzten. 16 eta 25 urte artean zituzten.
1976tik aurrera hasi zituzten gorpuzkiak berreskuratzeko lanak, eta 1978an atera zituzten.
Iturria: Miguel Usabiaga, Flores de la República.
Los olvidados de Pikoketa (Catarata).