Britainiar Indiar Armadak sarraskia egin zuen Pakistango Peshawar hirian. Paxtunek desobedientziarako deia egin zuten egunean, mugimendu horren buruzagiak atxilotu zituzten britainiarrek. Horrek protestak eragin zituen, britainiarrek tiroka erantzun zuten eta ordu gutxira ehunka hil zituzten. Gerra-legea ezarri zuten gero, eta istiluak hainbat egunez luzatu ziren. Handik hamalau urtera lortuko zuen Pakistanek independentzia Erresuma Batutik, IIMG amaitu eta gutxira.
Iturria: Irfan Habib, Civil Disobedience 1930-31 (Social Scientist, 1997ko iraila-urria).