argia.eus
INPRIMATU
Amador Franco eta Antonio Lopez gerrillari anarkistak atxilotu zituen Guardia Zibilak Irunen

Amador Franco eta Antonio Lopez gerrillari anarkistak atxilotu zituen Guardia Zibilak Irunen. Biak CNTko kideak ziren, 1936ko Gerran borrokatu ostean, nazien aurka Frantziako erresistentziarekin bat egin zuten. Horren ostean, sarri gurutzatu zuten muga frankismoaren aurkako ekintzak egiteko. Preso hartu, torturatu eta gerra kontseiluan heriotzara zigortu zituzten. 1947ko apirilaren 21eko goizaldean Donostiako Ondarretako kartzelatik atera eta Bidebietako tiro eremuan fusilatu zituzten. Euskal Herrian bertan fusilatutako azkenak izan ziren.

Iturria: BeƱat Parra, Diego Franco eta Antonio Lopez, Bidebietan fusilatuak (Irutxuloko Hitza, 2023ko apirilak 14).